XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, nongoa zen galdetu gura nizuen, Filipinetakoa zen...

- Bai, halan uste dut...

- Bartzelonan, Filipinetako Tabakoen Konpainia Nagusia eliza baten ondoan dago, elizaren luzapena da... Rambletan berton daukazue, ikusgarria da.

Ez dute aditu gura.

- Elizak debozionarioak emoten dizkigu, eta tabakoa gordetzen du.

Zuzendaria sartu da, atean jota sartu da.

Fraideak bizirik ote dauden jakin gura izango du.

- Barka, Michele... Zer edo zer behar duzu? Kafea?

- Ez, idazteko papera besterik ez.

Eta zuzendari jauna, mesedez, ez dut ez dominikorik ez jesuitarik ez ezertariko fraiderik gura inguruan ez gaur eta ez bihar!

Fraideen bisita errepikatuek zuzendariaren berba jateak eta orain gizajoak hartu duen durduzamenduak baieztatu egin didate anarkista baten heriotza ekintza bidezko propagandaren luzagarri dela.

Eredu emon behar dut, beraz.

Cienfuegosek barru honetan sartzea lortu du.

Guardizibilek lanabesen zakua besterik ez diete miatu, zuzendariak presaka pasarazi ditu bera eta zurgina patiora, ziegen korridorearen buruan zabalik edukitzen duen ate horretatik.